Getxoko Krossa

Datorren Otsailaren 2an, Getxoko lehen eskolako krossa ospatuko da, lasterketa herrikoi batekin batera.

Herrikoi lasterketara izen emateak 5 euroko balioa du, proba antolatzeko


Izenematea

Lasterketa ezberdinen ordua ta distantziak

Andra Mari Ikastetzean eta Polikiroldekiko dutxak eskura izango ditugu

ARAUDIAK

GALEAKO KROSS HERRIKOIA


1. Lasterketa 2019ko Otsailaren 2an (larunbata) izango da Galeako zelaietan, Getxo goizeko 10:15ean


2. 2003. edota lehenagoko urteetan jaiotako edonork parte har dezake.

Herri krosa 4700 m ingurukoa da.


3. Izen-emateak Getxo Atletismo Taldeko webean egingo dira Urtarrilak 29ko 24:00ak arte. Inskripzioa BOST EUROKOA (5€) izango da herri krosarako.

Dirusarrera behean adierazitako KUTXABANKen kontuan sartu beharko da, izen abizenak adierazten. Jasotako dirua, egun berean antolatzen den kros eskolarra garatzeko erabiliko da.


Lasterketaren egunean ez da inskripziorik onartuko.


Club Atlletico Getxo

Kontu zenbakia: ES85 2095 0022 0820 2201 5051


4. Dortsalak urtarrilak 31 eta otsailak 1ean arratsaldeko 18.00tatik 20.30 tara eta lehiaketaren egunean emango dira zirkuitoko sarreran, diru sarrera egin izanaren agiria aurkeztu ondoren.


5. Getxo Atletismo Taldeak, ez du erantzukizunik hartzen atletek lasterketan zehar edo lasterketaren ondorioz jasan dezaketen kalte fisiko edo materialei dagokienez.


6. Galeako krosean parte hartzeak arautegi honen onarpena suposatzen du.

A Bira

700m Aprox

B Bira

1300m Aprox

C Bira

1700m Aprox

Irteera/helmuga gunea

Laguntzaileak